Itxi

Bilbao Basket

Gaur, 17:30ean

Bilbao Basketek sailkapena du jokoan Moskun

M.D. | eitb.eus

Top 16an egoteko, Khimki garaitu beharko du, edo Fuenlabradak Lietuvos Rytasen kontrako partida galtzea behar du.

  • Khimkik Casillan jokatutako partida irabazi zuen / EFE.

    Khimkik Casillan jokatutako partida irabazi zuen / EFE.

Bilbao Basketek garaipena behar du gaur Errusian, Khimkiren kontrako partidan, Eurokopako hurrengo fasera igarotzeko. Moskun galtzen badu, beltzezko gizonek Fuenlabrada eta Lietuvos Rytas taldeen arteko partidaren zain geratu beharko dute. Fuenlabradak galduz gero, Bilboko taldeak egingo du aurrera.

Carles Duranen taldea B Multzoko azken postuan heldu da Eurokopako fase erregularreko azken jardunaldira, eta sailkapena izango du jokoan Khimki liderraren kontra. Neurketa Moskun jokatuko da, 17:30ean, eta zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Bilbao Basketek irabaziz gero, Top 16an sartuko da. Partida galduz gero, berriz, Fuenlabradaren eta Lietuvos Rytas lituaniarraren arteko neurketaren zain geratuko beharko du. Partida hori 20:30ean hasiko da.

Bilbao Basketek porrot egingo balu, gainera, Lituaniako taldea sailkatuko litzateke, eta bilbotarrek ez lukete ezer jokoan Fuenlabradaren kantxan. Beraz, aurrera egiteko biderik errazena gaurkoan liderrari irabaztea da.

B MULTZOKO SAILKAPENA

1. Khimki Mosku (sailkatuta) 5 (71)

2. ALBA Berlin (sailkatuta) 4 (-53)

3. Lietuvos Rytas Vilnius 3 (20)

4. Montakit Fuenlabrada 3 (-10)

5. RETAbet Bilbao Basket 3 (-28)

10. JARDUNALDIA

Asteazkena, abenduak 14

17:30 Khimki - RETAbet Bilbao Basket, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

20:30 Montakit Fuenlabrada - Lietuvos Rytas

Lietuvos Rytas

Lietuvos Rytas

Lietuvos Rytas