Itxi

Bilbao Basket

Miribillan

Bilbao Basket nagusitasunez gailendu zaio Joventuti (83-70)

Agentziak | Erredakzioa

Hasieratik bukaerara izan dira nagusi beltzezko gizonak, Miribillan. Alex Mumbru, taldeko erreboteatzaile historiko nagusia.

  • Micheal Eric, protagonista neurketan / EFE.

    Micheal Eric, protagonista neurketan / EFE.

RETAbet Bilbao Basketek Divina Seguros Joventuti irabazi dio nagusitasunez Miribillan (83-70). Kataluniarrak jarraiko hiru garaipenekin heldu dira Bilbora, baina beltzezko gizonek gelditzea lortu dute, eta Kopako postuetan sendotu dira.

Carles Duranen taldea hasieratik izan da nagusi, asteko hirugarren garaipena lortuz. Horietako bi, Miribillan eta Endesa Ligan.

Joventutek bigarren zatiko minutu batzuetan eta laugarreneko hasieran baino ez du estutu. Scott Bamforth (18 puntu eta 21eko balorazioa), Micheal Eric (17, 6 errebote eta 18) eta Ivan Buva (17, 7, 4 erasoko errebote eta 19) izan dira RETAbeteko liderrak.

Alex Mumbru Bilbao Basketeko errebotatzaile historiko nagusiena bilakatu da, Marko Banici gailenduta.

FITXA TEKNIKOA

RETAbet Bilbao Basket: Borg (5), Bamforth (18), Mumbru (4), Hervelle (8) y Eric (17) -hasierako boskotea-; Tabu (11), Miha Lapornik, Todorovic, Nikolic (3), Buva (14), Mendia (3) eta Salgado.

Divina Seguros Joventut: Sabat (10), Vidal (11), Abalde (9), Bogdanovic (11) y Jordan (7) -hasierako boskotea-; Vasiliauskas (9), Ventura (2), Luka Lapornik (5), Gielo (2) eta Miralles (4).

Partzialak: 25-19, 22-16, 20-22 eta 16-13.

0-22 eta 16-13.