RETAbet Bilbao Basketek azken laurden bikainari esker irabazi eta Eurocupeko hurrengo faserako sailkatzeko pauso garrantzitsua eman du. Lapornik, 18 punturekin, saskiratzaile onena.
Alba Berlinek eta Bilbao Basketek 7. jardunaldiko neurketa jokatu zuten Alemanian. Bilbotarrentzat hil ala biziko partida zen sailkapeneko azken postuan geratzen den taldea lehiaketatik at geratzen baita lehen fasea amaitzerakoan.
Lehen laurdenean etxeko taldeak argi utzi zuen irabaztea zuela jomuga eta Carles Duranen gizonak ezinean ibili ziren (28-19), halere, atsedenaldira heldu baino lehen bilbotarrek aurrera pausoa eman zuten aldea txikituz (46-44).
Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen(71-66) eta azken hamar minutuetarako utzi zuten dena. Neurketaren azken txanpara arte ez zen erabaki partida; bilbotarrek hobeto jokatu zituzten azken minutu horiek garaipen itxaropentsua eskuratzeko.
Partzialak: 28-19 / 46-44 / 71-66 / 88-92
Fitxa teknikoa:
88 - Alba Berlín (28+18+25+17): Siva (12), Vargas (6), Milosavljevic (16), Giffey (20) eta Kikanovic (20) -hasierako bostekoa-; Atsur (6), Akpinar (2), Miller (2) eta Radosavljevic (4).
92 - RETAbet Bilbao Basket (19+25+22+26): Borg (8), Bamforth (5), Mumbru (11), Hervelle (10) eta Eric (8) -hasierako bostekoa-; Tabu (7), Lapornik (18), Todorovic (7), Nikolic, Buva (14) eta Mendia (4).
B MULTZOA
Khimki Moscow Region 96 - Montakit Fuenlabrada 84
ALBA Berlin - RETAbet Bilbao Basket
SAILKAPENA
1. Khimki Moscow Region 4 2 445 397 +60 2. Montakit Fuenlabrada 3 3 448 432 +4 3. ALBA Berlin 3 2 417 457 -40 4. Lietuvos Rytas Vilnius 2 3 433 423 +10 5. RETAbet Bilbao Basket 1 3 307 341 -34
Khimki, lídergoan
96 - Khimki Moscow Region (27+31+21+17): Shved (19) Hummel (5), Rowland (2), Boungou-Colo (14) y Todorovic (15) -hasierako taldea-, Pullen (20), Brown (9), Ilnitskiy (2), Vialtsev (-), Zaytsev (-), Likhodei (-) eta Evans (10).