Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Khimkik bere legea ezarri du La Casillan (72-91)

Agentziak | Erredakzioa

Errusiarrak jaun eta jabe izan dira eta Bilbao Basketek ezer gutxi egin ahal izan du Dusko Ivanovicek zuzendutako taldearen nagusitasunaren aurrean.

  • Eric eta Sokolov. Argazkia: Efe.

    Eric eta Sokolov. Argazkia: Efe.

Khimkik ibilbidea guztiz zaildu egin dio RETAbet Bilbao Basketi La Casillas 72 eta 91 irabazita. Partida kantxa zaharrean jokatu dute Miribillako Bilbao Arenan Badmintoneko Munduko Junior Txapelketa jokatzen ari direlako.

RETAbet nahi eta ezin ibili da neurketa osoan. Bilbotarrek gorriz jokatu dute, Casillaren omenez eta guztia eman duen zaleen aurrean.

Baina Khimkik ez dio festari aurrera egiten utzi, eta bilbotarrak F multzoko azken tokian dira orain, lehen itzuliaren amaieran kalean geratzen arriskuan.

Bigarren laurdenean, gainera, bi taldeak euren pibotik garrantzitsuenak gabe geratu dira; epaileek Michael Erik eta Dmitry Sokolov kalera bota dituzte bata besteari eraso egiten saiatzeagatik.

Ivan Buva izan da bilbotarren jokalaririk onena (14 puntu eta 8 errebote), Alex Mumbrurekin (20 puntu) eta Scott Bamforthekin batera (12 puntu).

Lehen zatia atzetik amaitu du Carles Duranen taldeak 19-25. Bigarrenean, errusiarrak zuloa egiten hasi dira. Mumbru, Bamforth eta Dejan Todorovic izan dira Moskuko taldearen bultzadari eusten saiatu direnak, baina atsedenaldirako Khimki 34 eta 51eko aldea izan du markagailuan. Zaleak oso haserre iritsi dira atsedenaldira epaileek hartutako erabakien ondorioz.

Hirugarren laurdenean, Bilbao Basket partidan berriro sartzear izan da. 13 puntura hurbildu dira (47-60), 9 eta 0eko partzialari esker, errusiarrek 22 puntuko aldea izan ondoren. Baina kanpotarrek alde egin dute berriro, 23 puntura (47-70, 49-72), eta 22ko abantailarekin hasi dute azken laurdena.

Bizkaitarrek ez dute amore eman, baina Khimki gehiegi izan da. Duranen gizonek azken minutuetan egindako hutsek eta Moniaren 3+1ekoa amaierarako 5:11ren faltan partida erabakita utzi dute.

 

Fitxa teknikoa

72 - Retabet Bilbao Basket (19+15+18+20): Salgado (5), Bamforth (12), Mumbrú (20), Hervelle (6) y Buva (14) -hasierako boskotea-; Borg, Lapornik (3), Dejan Todorovic (9), Nikolic (3), Eric, Sergio Llorente eta Mendia.

91 - Khimki Region Mosku (25+26+23+17): Rowland (6), Shved (23), Boungou-Colo (11), Monia (14) y Marko Todorovic (4) -hasierako boskotea-; Pullen (14), Markel Brown (6), Vialtsev (6), Ilnistkyi (5), Sokolov (2) eta Zaytsev.

Partzialak: 19-25, 34-51 (atsedenaldia); 52-74 eta 72-91 (amaiera).

 


t="utf-8">