Itxi

Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Iberostar Teneriferen aurka

Erredakzioa

Endesa Ligako bigarren porrota jaso du talde bizkaitarrak Txus Vidorretak zuzentzen duen taldearen aurka, 81-91ko emaitzarekin.

5:06

RETAbet Bilbao Basketek bigarren porrota jaso du Endesa Ligan Iberostar Teneriferen aurka 81-91 galdu ostean Bilbao Arenan. Eurokopan lortutako garaipena ezin izan du errepikatu.

Lehen laurdena parekatua izan da, baina etxeko taldea izan da nagusi jokoan eta markagailuan. Bilbao Basketek ondo eutsi dio Teneriferen taulapeko jokoari eta bost puntuko abantaila lortu du lehen hamar minutuen amaieran (23-18). Bigarren laurdenean norgehiagoka gehiago estutu da, baita emaitza ere. Iberostar Tenerifek hasierako laurdenean baino hobeto jokatu du, eta atsedenaldira iristerakoan puntu bateko abantaila eskuratu du RETAbet Bilbao Basketek (44-43).

Atsedenaldiaren ostean Iberostar Tenerife indartsu kantxaratu da, eta Bilbao Basketek baino pixka bat hobeto jokatu du. Etxeko taldeak huts gehiago egin ditu saski aurrean eta defentsan ere gehiago kosta zaio Iberostar Teneriferen erasoaldiak geratzea. Honenbestez, talde bisitaria bi puntuko errentarekin iritsi da azken hamar minutuetara (62-64). Amaierako laurdenaren hasieran partida estu mantendu da, baina azken minutuetan Iberostar Tenerife nagusi izan da, eta garaipena eraman du (81-91).

Fitxa teknikoa:

81 - RETAbet Bilbao Basket (23+21+18+19): Borg (3), Bamforth (7), Mumbrú (20), Nikolic (8) eta Eric (4) -hasierako bostekoa-; Salgado (6), Lapornik (2), Todorovic (6), Hervelle (6) eta Buva (19).

91 - Iberostar Tenerife (18+25+21+27): San Miguel (7), White (13), Hanley (14), Doornekamp (9), Fran Vazquez (16) -hasierako bostekoa- Niang (4), Bassas (2), Abromaitis (-), English (5), Bogris (6) eta Beiran (15).

Partzialak: 23-18, 44-43 (atsedenaldia); 62-64 eta 81-91 (amaiera).

Epaileak: Carlos Peruga, Carlos Sanchez Montserrat eta Jacobo Rial.

ta Jacobo Rial.

ta Jacobo Rial.