Itxi

Bilbao Basket

Akziodunen batzordea

Xabier Jon Davalillok Bilbao Basketeko presidente izateari utziko dio

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, akziodunen batzordeak kapital-handitzearen bigarren fasea onartu du, 1,5 milioi eurokoa.

  • Xabier Jon Davalillo. Argazkia: EiTB.

    Xabier Jon Davalillo. Argazkia: EiTB.

Bilbao Basketek akziodunen ezhoiko batzarra egin du eta, besteak beste, sei kontseilari kargutik kentzea erabaki du, tartean Xavier Jon Davalillo presidentea. Horrez gain, beste zazpi kide berri administrazio kontseiluan onartzea onartu dute.

Davalillo klubeko presidentea izan da azken bi urteetan, eta egoera ekonomikoa zuzentzen saiatu da. Aurreko akziodun nagusia nagusiak, Gorka Arrindak, 6,5 milioi euroko zorra kalkulatu zuen.

Zuzendaritzan onartutako aldaketez gain, akziodunek kapital-handitzearen bigarren fasea onartu dute, 1,5 milioi eurokoa; horietatik 600.000 mila akzioak erostea hitzartu duten enpresetatik lortzea espero dute.

Bestalde, klubeko arduradunek konfirmatu egin dute Dominion enpresarekin negoziatzen ari direla babesle bezala jarraitzeko.

la jarraitzeko.