Bilbao Basket
Agurra
Bertansek Bilbao Basket utzi du: 'Beti izango da nire etxea'
eitb.eus
Eskolta letoniarra hiru urteko kontratua beteta joango da, eta Bilboko zaleei agur esateko bideo bat argitaratu du Twitterren.
-
Dairis Bertans, Bilbao Basketeko partida batean / EFE.
Dairis Bertansek Bilbao Basket utzi du, hiru urteko kontratua bukatuta. Jokalari letoniarrak agur esan du Twitterren argitaratutako bideo batean.
"Sentitzen dudana deskribatzeko, bi orduko bideoa grabatu beharko nuke", dio Bertansek. Eskoltak taldeari eta zaleei eskerrak eman dizkie "eman dioten guztiagatik". "Nire bizitzako urterik onenak izan dira, ziur".
Bilbao Basketek ere Bertansen "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu, eta "zorterik onena" opa dio.
Siempre será mi casa!! Gracias por todo, Bilbao!! pic.twitter.com/t0r89s8itS
— Dairis Bertans (@DairisBertans) 7 de julio de 2016