Itxi

Bilbao Basket

Porrot mingarria

Bilbao Basket play offetatik kanpo geratu da, azken hasperenean

Agentziak | Erredakzioa

CAI Zaragoza 72-73 gailendu da Joan Sastrek azken segundoan sartutako hirukoari esker. Raul Lopezek ken partida jokatu du bilbotarrekin.

1:31

Joan Sastrek bere zelaitik sartutako hiruko ikusgarriak garaipena eman dio CAI Zaragozari 72-73 eta Dominion Bilbao Basket play offetatik kanpo utzi du.

Sinestezina da talde bilbotarrak partida nola galdu duen. Amaierarako lau minutu eta erdi falta izan direnean 15 puntuko aldea izan dute (68-53). Amaierarako 2.8 segundora ere aurretik izan dira, 72-70, Alex Mumbruk bigarren jaurtiketa librea sartu ostean.

Baina Sastrek 20 metro ingurutik sartutako hirukoak kolpe galanta eman die Sito Alonsoren gizonei. Gertatutakoa are mingarriagoa da play offetan sartzeko behar zituzten gainontzeko emaitzak alde izan dituztelako: UCAM Murtziak Fuenlabradari irabazi dio eta Bartzelona Lassak Iberostar Teneriferi.

 

Fitxa teknikoa:

72 - Dominion Bilbao Basket (18+18+18+18): Hannah (3), Bertans (7), Mumbrú (17), Hervelle (2) y Begic (7) -hasierako boskotea-, Raül López (5), Borg (9), Ruoff (7), Bogris (4), Marko Todorovic (11) eta Alex Suárez.

73 - CAI Zaragoza (21+12+9+31): Bellas (7), Linhart (5), Sastre (23), Fotu (4) y Norel -hasierako boskotea- Sergi García (6), Henry, Swing (1), Peré Tomas (7), Jelovac (13) y Kravtsov (7).

Partzialak: 18-21, 36-33 (atsedenaldia); 54-42 eta 72-73 (amaiera).


t="utf-8">