Itxi

Bilbao Basket

77-71, Teneriferen aurka

Bilbao Basketek porrota jaso eta zail du Playoffera sailkatzea

Erredakzioa

Dominionek 77-71 galdu du Iberostar Teneriferen aurka eta Bilboko taldeak zail du Endesa Ligako Playoffetara sailkatzea.

  • Iberostar Tenerife-Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Iberostar Tenerife-Dominion Bilbao Basket (77-71). Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek 77-71 galdu du Iberostar Teneriferen aurka eta oso zail du Endesa Ligako Playoffetara sailkatzea. Porrot honen ondoren, Sito Alonsoren taldeak garaipena lortu beharra dauka CAI Zaragozaren aurka azken jardunaldian; horrez gain, Iberostar Tenerifek Bartzelonaren aurka galtzea eta Fuenlabradak UCAM Murtziaren kontra galtzea behar du sailkapeneko lehen zortzi postuetan bukatu ahal izateko.

Partida hasieran etxeko taldea hobea izan da, baina Bilbao Basketek aldeak murriztea lortu du lehen laurdenaren azken txanpan (19-15). Bigarren laurdenaren hasieran Dominion bikain hasi da, eta sei puntuko abantaila hartu du. Etxeko taldeak, ordea, erreakzionatu egin du, eta Iberostar Tenerife sei puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (39-33).

Hirugarren laurdenari intentsitate handiarekin ekin diote bi taldeek. Hasieran Bilbao Basketek hartu du abantaila, baina Tenerifek ez dio markagailuan alde egiten utzi; gainera, kanariarrek puntu bateko abantailarekin itxi dute hirugarren laurdena (55-54). Azken hamar minutuak oso parekatuak izan dira, eta azken txanpan erabaki da irabazlea. Txanpa horretan Iberostar Tenerife izan da onena eta kanariarren garaipenak (77-71) Playoffean sartzeko lehia asko estutu du.

Fitxa teknikoa:

77. Iberostar Tenerife (19+20+16+22): San Miguel (11), White (15), Beiran (14), Abromaitis (7), Sekulic (15) -hasierako bostekoa-, Dani Perez, Hanley, Gagic (7), Arco, O'Leary, Petit eta Jones (8).

71: Dominion Bilbao Basket (15+18+21+17): Hannah (16), Ruoff (2), Mumbru (10), Hervelle (4), Begic (11) -hasierako bostekoa-, Borg, Bertans (12), Bogris (4), Marko Todorovic (7) eta Lopez (5).

Epaileak: Perez Pizarro, Calatrava eta Sanchez Mohedas.

anchez Mohedas.