Itxi

Bilbao Basket

55-77

Bilbao Basketek porrota jaso du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Dominionek 55-77 galdu du Endesa Ligako liderraren aurka Bilbao Arenan. Talde bizkaitarrak playoff postuetan jarraitzen du, baina atzetik dituen taldeak gerturatu egin zaizkio.

0:56

Dominion Bilbao Basketek 55-77 galdu du Bartzelonaren aurka Bilbao Arenan. Porrot honen ostean, talde bizkaitarrak playoff postuetan jarraitzen du, baina atzetik dituen taldeak asko gerturatu zaizkio.

Bartzelonak 0-7ko partzialarekin ekin dio partidari; ondoren, Bilbao Basketek aldeak murriztu ditu (5-9), baina Bartzelonak berriro ihes egin du markagailuan (7-19). Lehen laurdenaren azken txanpan, 12 puntuko desabantaila 7 puntura murriztea lortu du etxeko taldeak (12-19). Bigarren laurdenean bere jokoa hobetzea lortu dute Sito Alonsoren mutilek eta Barça estuasunetan jarri dute. Partida, tade kataluniarraren aldeko 27-32ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Hirugarren laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako bat ere ez da bestea baino gehiago izan jokoari dagokionez, baina laurdenaren amaierako minutuetan Bartzelonak gehiago asmatu du erasoan eta bost puntuko abantaila eskuratu du (43-48). Azken laurdenean etorri da Bilbao Basketen gainbehera. Dominionek oso gutxi asmatu du erasoan eta azkenean, 22 puntugatik galdu du (55-77).

Fitxa teknikoa:

55 - Dominion Bilbao Basket (12+15+16+12): Raul Lopez, Ruoff (10), Mumbrú (8), Hervelle (3) eta Bogris (2) -hasierako bostekoa-, Hannah (19), Bertans (5), Marko Todorovic (6), Begic (2), Borg, Slezas eta Suarez.

77 - Bartzelona Lassa (19+13+16+29): Satoransky (10), Navarro (6), Perperoglou (7), Doellman (8) eta Tomic (16) -hasierako bostekoa-, Arroyo (7), Ribas (5), Oleson (3), Abrines (15), Vezenkov, Samuels eta Lawal.

Partzialak: 12-19, 27-32 (atsedenaldia); 43-48 eta 55-77 (amaiera).

Epaileak: Juan Carlos Arteaga, Fernando Calatrava eta Martíin Caballero.

tíin Caballero.