Bilbao Basket
Garaipena
Dominion Bilbao Basketek playoffetarako aukerak sendotu ditu (73-92)
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak azken laurdeneko lehen minutuetan erabaki du partida, 0 eta 16ko partziala eginda. Hirugarren laurdena 64na amaitu dute.
Dominion Bilbao Basketek FIACT Joventuti irabazi dio 73 eta 92. Bilbotarrak nagusi izan dira, argi eta garbi, azken laurdenean, eta garaipen honi esker playoffak jokatzeko aukerak sendotu dituzte.
Sito Alonsoren taldeak azken laurdeneko lehen minutuetan erabaki du partida, 0 eta 16ko partziala eginez. Hirugarren laurdena 64na amaitu dute.
Kataluniarrak hondoa jo dute azken 10 minutuetan: 9 puntu bakarrik egin dituzte. Bilbotarrek, berriz, 28. Dominion ez da batere fin ibili hiruko jaurtiketetan, baina bikoetan % 66 sartu dituzte.
Alex Mumbruk neurketa bikaina egin du, Badalonara joaten den bakoitzean bezala. Zaleen txistuei saskiratzeekin erantzun die. 20 puntu egin ditu eta hiruko jaurtiketetan egindako hutsak saskiaren azpian egindako jokoarekin konpondu ditu.
Fitxa teknikoa:
73. FIATC Joventut (24+18+22+9): Mallet (11), Abalde (5), Vidal (7), Suton (7), Miralles (8) -hasierako boskotea-, Llovet (14), Sabat (2), Paul (8), Rakovic (4), Drame (2) eta Ventura (5).
92. Dominion Bilbao Basket (17+26+21+28): López (6), Ruoff (9), Mumbrú (20), Hervelle (10), Bogris (7) -hasierako boskotea-, Hannah (5), Bertans (8), Begic (11), Todorovic (14), Slezas, Mendía (2) eta Suárez.
(2) eta Suárez.