Itxi

Bilbao Basket

35-39 atsedenaldian

Bilbao Basket-Panellinios (76-67): Hirugarren postuan amaitu dute

Erredakzioa

Bilbotarrek hirugarren postua lortzeko partida irabazi dute Eurocup txapelketa hirugarren postuan amaituz, eta bere zaleei garaipena oparitu diote.

Bizkaia Bilbao Basket Eurocupeko Lauko Finaleko hirugarren postua eskuratu du Panellinios garaituta (76-67). Intentsitate handiagoarekin jokatu dute bilbotarrek azken txanpan eta horrek eta zaleen babesak eman die garaipena.

Partida joko eskasarekin hasi da. Ikuskizunik ez, baina serio ari ziren bi taldeak. Greziarrek hiru puntuko errentatxoa lortu dute eta Katsikarisek Banic kantxaratu du.

Lehenengo laurdena bizkaitarren aldeko 17-15ekoarekin amaitu da. Hobeto ari ziren baina markagailuan ezin zuten islatu markagailuan. Atsedenaldira, 35-39.

Kalaitzisen hiruko batek ireki du bigarren zatia. Markagailuan zazpi puntuko aldea ipini du saskiratze horrek. Katsikarisek, irtenbide bila, Seibutis jarri du antolatze-lanetan. Konponbideak berdinketa ekarri du.

Zaleak orduantxe esnatu dira eta intentsitate eta zalaparta handiagoko fase batean sartu da neurketa.

Blumsen hiruko batek bilbotarrak aurretik jarri ditu hirugarren laurdena amaitzeko minutu bat falta zenean. 58-54ekoa laurdenaren amaieran, eta bilbotarrek zaleen babesarekin, ausartago.

Hori berresteko, Blumsen hiruko batek ireki du azken laurdena. Bost puntuko aldearekin sartu dira Bilbokoak azken bost minutuetan. Erasoko alderatzeetan nagusi, garaipenak ez die ihes egin Bizkaia Bilbao Basketeko jokalariei.

Fitxa teknikoa:

Bizkaia Bilbao Basket-Panellinios