Itxi

Bilbao Basket

90-79

Bilbao Basketek garaipena lortu du UCAM Murtziaren aurka

Erredakzioa

Dominionek 90-79 irabazi du Bilbao Arenan eta indarra hartu du asteazkenean Eurokopan jokatu behar duen partida erabakigarrirako.

0:29

Dominion Bilbao Basketek 90-79 irabazi dio UCAM Murtziari Bilbao Arenan eta talde bizkaitarrak indarra hartu du asteazkenean Banvit Bandirmaren aurka jokatu behar duen Eurokopako partida erabakigarrirako.

Hasieratik markagailuan ihes egitea lortu du Bilbao Basketek eta 14 puntuko aldea lortu du lehen hamar minutuen amaieran (28-14). Bertansen eta Mumbruren jaurtiketak eta Borgisen laguntza izan dira gakoak lehen laurdenean.

Bigarren laurdeneko lehen txanpan UCAM Murtziak aldeak murriztea lortu du Wooden jaurtiketei esker, eta lau puntura kokatu dira (34-30). Domioneko jokalariak garaiz esnatu dira, eta berriro Mumbruren eta Bertansen bitartez aldea handitu dute. Aldeko 49-39 emaitzarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Asedenalditik kantxara itzultzean, Murtziako taldeak berriz ere aldeak murriztea lortu du, eta zazpi puntura gerturatu da (49-42). Bilbao Basketek, ordea, ez du sustorik nahi izan, eta markagailuan zuloa irekitzea lortu du, hirugarren laurdena 12 puntuko abantailarekin amaitzea lortuta (68-56).

Bilbao Basketek partida ia erabakita utzi du hirugarren laurdenean eta azken hamar minutuetan ez du arazorik izan garaipenari eusteko. Murtzia ez da talde bizkaitarraren garaipena zalantzan jartzeko gai izan, eta Dominionek lehia irabaztea lortu du (90-79).

Fitxa teknikoa:

90 - Dominion Bilbao Basket (28+21+19+22): Hannah (13), Bertans (11), Mumbru (17), Alex Suarez (3) eta Bogris (14) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (4), Ruoff (3), Todorovic (12), Hervelle (9), Mendia (4) eta Borg.

79 - UCAM Murtzia (14+25+17+23): Campazzo (14), Kelati (3), Rojas, Antelo (9) eta Faverani (19) -hasierako bostekoa-, Cabezas (2), Wood (19), Radovic (6) eta Lishchuk (7).

Epaileak: Carlos Peruga, Vicente Bulto eta Victor Mas.

eta Victor Mas.