Bilbao Basket
Eurokopa
Bayerni irabazi eta etorkizuna Turkian erabakiko du Bilbao Basketek
Agentziak | Erredakzioa
Jokalaririk onenak Dairis Bertans (24 puntu eta 30eko balorazioa) eta Alex Mumbru izan dira (22 eta 22). Bertansek sartu ditu, hain zuzen, partida bukaerako jaurtiketa libreak.
Dominion Bilbao Basketek 88 eta 90 irabazi dio Municheko Bayern taldeari, partida bizia eta aukera askotakoa jokatuta. Ondorioz, final-zortzirenetarako txartela bi aste barru borrokatuko dute bilbotarrek, Turkian, Banvit Bandirma taldearen aurka.
Sito Alonsoren taldeak mendekua hartu du duela zazpi egun alemaniarren aurka Miribillan hartutako porrotagatik (76-78). Hainbat jokalari, gainera, maila onean aritu dira.
Dairis Bertans (24 puntu eta 30eko balorazioa) eta Alex Mumbru izan dira (22 eta 22). Bertansek sartu ditu, hain zuzen, partida bukaerako jaurtiketa libreak. Mumbru ere erabakigarria izan da, amaierarako 30 segundora 84-86 izan direnean, etxekoek 73-83ko aldea murriztu ondoren.
Azken segundoetan gauzak oso berdinduta egon dira, baina azkenean garaipena bilbotarrentzat izan da. Hasieran aipatu bezala, 14 egun barru final-zortzirenetarako txartela jokoan izango dute beltzezko gizonek Turkian. Garaipenarekin nahikoa dute sailkapena lortzeko.
Fitxa teknikoa:
88 - Bayern Munich (21+20+15+32): Renfroe (23), Bryce Taylor, Gavel (4), Savanovic (4) y John Bryant (5) -hasierako boskotea-; Cobbs (13), Djedovic (13), Zipser (22) eta Deon Thompson (4).
90 - Dominion Bilbao Basket (17+23+24+26): Hannah (3), Bertans (24), Todorovic (8), Mumbrú (22) y Bogris (9) -hasierako boskotea-; Raúl López (1), Ruoff (5), Alex Suárez (8), Hervelle (10), Borg eta Mendia.
Parciales: 21-17, 41-40 (descanso); 56-64 y 88-90 (final).
88-90 (final).