Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketen lehen garaipena etxean (95-80)

Erredakzioa | Agentziak

Telekom Baskets Bonn da Sito Alonsoren taldeak Eurokopan etxean gainditu duen talde bakarra aurtengo denboraldian.

  • Raul Lopez eta Shawn. EFE

    Raul Lopez eta Shawn. EFE

Dominion Bilbao Basketek garaipena lortu zuen etxean Eurocupen. Orain arte etxean jokatutako partidak galdu bazituen ere Telekom Baskets Bonnen aurka serio jokatu eta irabaztea lortu zuten (95-80).

Etxetik at jokatutako lau partidak irabazi ditu Sito Alonsoren taldeak eta etxean garaipena behar zuten multzoko lidergoa sendotzeko.

Talde bilbotarrean jokalaririk onenak Clevin Hannah (23 puntu eta 23 balorazioan) eta Alex Ruoff (15 puntu eta 19 balorazioan) izan zire.n

Fitxa teknikoa

95 - Dominion Bilbao Basket (19+27+23+24): Hannah (23), Bertans (8), Mumbrú (4), Alex Suárez (14) eta Bogris (5) -hasierako taldea-; Raúl López (4), Ruoff (15), James (11), Mendia (2), Dejan Todorovic (2), Borg (7) y Aboubakar.

Entrenadorea: Sito Alonso.

80 - Telekom Baskets Bonn (17+17+23+23): Lawrence (16), McKinney (10), Mangold (2), White (10) eta Madrich (10) -hasierako taldea-; Clarke (12), Chylinski (9), Klimavicius (10), Koch (1) y Beverly.

Entrenadorea: Mathias Fischer.

Partzialak: 19-17, 46-34 (atsedena); 69-57 eta 95-80 (amaiera).