Bilbao Basket
Shawn James etxean geratu da
Bilbao Basket arratsaldean bidaiatuko da Parisera
Erredakzioa | Agentziak
Nanterre-Bilbao Basket Eurokopako partida zalantzan zegoen ostiraleko atentatuen ondorioz. Talde bilbotarra gaur joango da Frantziara, Nanterren jokatzeko.
Asteartean Eurokopako seigarren jardunaldiko partida jokatu behar da Nanterre eta Dominion Bilbao Basket taldeen artean. Neurketa ez zegoen ziurtatuta, eta hori dela eta talde bizkaitarra ez da goizean Bilbotik irten.
Astelehen goizean hartu behar zuten hegaldia ez dute hartu, halere, azkenean arratsaldean abiatuko dira Parisera, eta hortik Nanterrera. Partida bihar iluntzeko 20:30ean jokatuko da Palais des Sports Maurice Thorez pabiloian.
Shawn James jokalaria ez da Frantziara joango. Jokalariak ez duela bidaiatuko esan eta klubak bere erabakia errespetatu du.
Mañana por la mañana conoceremos si el @CDBILBAOBASKET finalmente viaja París para medirse al @JSFNanterre en @Eurocup
— BILBAO BASKET (@CDBILBAOBASKET) noviembre 15, 2015
>