Bilbao Basket
Porrota Miribillan
Bilbao Basketek zaplastekoa hartu du, azken laurden negargarria eginda
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldea ez da ondo aritu eta ezin izan du zaleen aurrean jokatutako lehen partida irabazi.
-
Beltzezko gizonek partda txarra jokatu dute etxean. Efe.
Herbalife Kanaria Handiak jipoia eman dio Dominion Bilbao Basketi Miribillan, laugarren laurdenean bilbotarrek izandako beherakada ikaragarria aprobetxatuta. 0 eta 25eko partziala hartu dute beltzezko gizonek, azken markagailua 59-85ko emaitzarekin uzteko. Ordura arte, norgehiagoka orekatua joan da.
Aito Garcia Renesesen taldeak ondo egin die aurre Kevin Pangos antolatzaileak (14 ountu) falta pertsonalekin izandako arazoei; izan ere, Pangosen lekua ondo bete du Albert Oliverrek (17 puntu, 4 errebote eta 4 asistentzia).
Dominion Bilbao Basketeko jokalariek, berriz, ez dute euren eguna izan. Gauza onik aipatzekotan, Jamesek lehen zatiko lehen eta azken minutuak: guztira. Partida osoan 10 puntu, 8 errebote eta 16 asistentzia egin ditu estatubatuarrak.
Fitxa teknikoa:
59 - Dominion Bilbao Basket (14+19+16+10): Hannah (7), Ruoff, Mumbrú (8), Hervelle (6) y James (10) -hasierako boskotea- Raúl López (6), Borg (7), Bertans (8), Dejan Todorovic, Suárez (7) y Bogris.
85 - Herbalife Gran Canaria (13+23+21+28): Pangos (14), Kuric (5), Newley (7), Báez (12) y Omic (9) -hasierko boskotea-, Oliver (17), Salin (7), Rabaseda (5), Aguilar (3), Savané (6) y Paulí.
Partazialak: 14-13, 33-36 (atsedenaldia); 49-57 eta 59-85 (amaituta).
-85 (amaituta).