Itxi

Bilbao Basket

Akordioa

Hervellek hiru urtez luzatu du Bilbao Basketekin zuen kontratua

Erredakzioa

ACBn beltzezko gizonen elastikoarekin partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da belgikarra.

  • Hervellen artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

    Hervellen artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

Axel Hervellek hiru urtez luzatu du Dominion Bilbao Basketekin zuen kontratua, klubak berak jakinarazi duenez.

2011-12 denboraldian iritsi zen Bilbora eta guztira 249 partida jokatu ditu (181 Endesa Ligan, 18 Euroligan,  44 Eurokopan, 4 Errege Kopan eta 2 Superkopan).

ACBn beltzezko gizonen elastikoarekin partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da belgikarra, Javi Salgado (204), Alex Mumbru (216) eta Marko Banic (245) jokalarien atzetik.