Bilbao Basket
2015/16 denboraldia
Georgios Bogris, Dominion Bilbao Basketeko izar berria
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Bogris (26 urte, 2,10 m) Bilbao Basketen etorkizunerako apustuetako bat da, eta datozen bi denboradietarako sinatu du kontratua.
Dominion Bilbao Basketek Georgios Bogris pibot greziarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako, eta Tobias Borg eskoltaren kontratua luzatu du.
Bogrisek (26 urte ditu, eta 2,10 metroko altuera), batez beste, partidako, 8,1 puntu eta 2,9 errebote lortu zituen aurreko denboraldian Morabanc Andorra taldean.
Bestalde, talde bizkaitarrak kontratua luzatu dio Tobis Borg (21, urte eta 1,84 metro) eskoltari, hori baita Bilbao Basketen etorkizuneko apustuetako bat.
Horiekin eta Alex Ruoff jokalari berriarekin batera, Alex Mumbru eta Dairis Bertans ere arituko dira datorren denboraldian Dominion Bilbao Basketen. Quino Colom, Latavious Williams, Marko Todorovic, Ethan Wragge, Dejan Todorovic eta Danilo Andjusic jokalariek, berriz, ez dute Bilbon jarraituko.