Bilbao Basket
83-101
Etxeko bigarren porrota Bilbao Basketentzat
Mikel Dominguez | eitb.eus
Dominionek ezin izan ditu Iberostar Teneriferen erasoak gelditu, eta 18 puntuko aldearekin galdu du Miribillan. Laugarren postua mantendu dute bilbotarrek.
Bigarrenez galdu du Dominion Bilbao Basketek etxean denboraldi honetan, Iberostar Teneriferen aurka (83-101). Hirugarrenez galdu du jarraian. Aurretik egon dira kanariarrak, eta alde erosoak kudeatu ahal izan ditu partida osoan zehar. Laugarren postuari eutsi dio Bilbao Basketek, bi garaipen gehiago zituelako.
Lehenengo laurdena nahiko orekatua izan da. Bilbao Basketek barneko joko onarekin hasi du neurketa, eta 10-2 jarri da lehenengo minutuetan. Iberostar Tenerifek erraz erantzun du kontraerasoan, eta partida berdindu du. Sikmak saskiraketa bikainarekin jarri ditu kanariarrak aurretik, lehenengoz (11-12).
Hiruko lerroa nahiago izan du gero Bilbao Basketek, eta Ethan Wraggek ondo bete du bere lana, bi sartuta. Mumbruk ere hirukoa lortu du. Aurkaria ere ondo aritu da joko horretan, eta guztira, bost hiruko jarraian egin dituzte bi taldeek. Gauzak horrela, oso parekatuta bukatu da lehenengo laurdena (26-27).
Iberostar nahi bezala iritsi da, paseak erraz emanez, jokaldiak eroso antolatzen. Gogortasun handiagoa behar izan du Bilbao Basketek defentsan, baina ez du erakutsi. 15 puntuko aldea izan dute kanariarrek. Gaizki jokatu dute atzean bilbotarrek, Bertansen hiruko batek atsendelandiaren aurreko jokaldian markagailua txukundu duen arren (42-54).
Gauzek bertdintsu jarraitu dute hirugarren laurdenean. Ondo hasi arren, 6-12 partziala sartu dio Alejandro Martinezen taldeak Dominioni. 18 puntuko aldea egon da markagailuan. Todorovic eta Mumbru izan dira langileenak erasoan, baina taldeak baloi gehiegi galdu ditu. Asko sufrituta, hala ere, apur bat aldatu dira defentsa eta, beraz, gidoia, eta aldea murriztea lortu dute bilbotarrek (65-74).
Ezinean. Gogortasuna eskatu du Sito Alonsok, baina aurkariek ez dute hutsik egin (Richottik 7 hiruko sartu ditu). Diferentzia 20ra eraman dute. Denbora bazuen partida iraultzeko, baina aldea handiegia izan da. Azkenean, 83-101 bukatu da partida. Defentsan erakutsitako maila eskasa garestiegi ordaindu du Bilbao Basketek.
FITXA TEKNIKOA
Dominion Bilbao Basket: Colom (13), Bertans (14), Mumbrú (18), Hervelle (2) y Marko Todorovic (19) -hasierako boskotea-; Raúl López (4), Borg, Andusic, Dejan Todorovic, Wragge (6) y Williams (7).
Iberostar Tenerife: Uriz (5), Blanco (11), Rost (8), Sekulic (10) y Sikma (9) -hasierako boskotea-; San Miguel (10), Richotti (25), Beirán (10), Lampropoulos (7) y Rey (6).
Partzialak: 26-27, 16-27, 23-20 eta 18-27.
3-20 eta 18-27.