Bilbao Basket
Endesa Liga
Porrot mingarria Murtzian (91-65)
Erredakzioa
Sito Alonsorenak 52-28 galtzen zuten atsedenaldirako bigarren laurden negargarri baten ondorioz (28-14). Bigarren zatirako dena erabakita zegoen.
Bilbao Basketek partida txarra jokatu du Murtzian. Lehen laurdenean maila eman arren bigarrenean 28 eta 10ko partziala jaso dute eta atsedenaldira 52-28 galtzen joan dira.
Sito Alonsoren gizonak hirugarren laurdena irabaztea lortu dute, (14-22) eta bazirudien markagailuan hurbiltzeko gai izango zirela, baina ez. Azken hamar minutuetan ere etxeko taldeak aise irabazi zuen 25-15. Kelatik 19 punturekin onena izan da UCAM Murtzian, Bilbao Basketen, ordea, Marko Todorovic 15 puntu eta 27ko balorazioarekin.
FITXA TEKNIKOA
91. UCAM Murtzia (24+28+14+25): Neto (13), Kelati (19), Wood (3), Radovic (9) eta Lima (12) -hasierako taldea-, Bamforth (15), Alberto Martín (-), Antelo (2), Cabezas (7), Lee (6), Rojas (3) eta Arteaga (2).
65. Bilbao Basket Club (18+10+22+15): Colom (-), Dairis Bertans (10), Mumbrú (11), Wragge (5) eta Hervelle (12) -hasierako taldea-, Borg (2), Marko Todorovic (15), Raúl López (4) eta Andjusic (6)
Partzialak: 24-18 / 28-10 (52-28 atsedenaldia) / 14-22 / 25-15 (91-65, amaiera).
1-65, amaiera).