Bilbao Basket
Istiluak derbian
Todorovicek eta Shengeliak zigortuta jarraituko dute
Erredakzioa
Bi jokalarien arteko liskarrak hasi zuen Bikbao Basketen eta Laboral Kutxaren arteko derbiko borroka handia.
-
Borroka amaierarako 7 segundoren faltan hasi zen. Efe.
Kirol Administrazioko Auzitegiak ez ditu aintzat hartu jokalariei jarritako kautelazko zigorra kentzeko Baskoniak eta Bilbao Basketek aurkeztutako helegiteak.
Ostegunean, Juan Ramón Estéves diziplina epaileak kautelazko zigorra ezartzea erabaki zuen, igandeko borrokagatik irekitako espedientearen inguruan behin betiko erabakia hartu arte.
Ondorioz, jokalariek ezin izango dute asteburuan jokatu.