Itxi

Bilbao Basket

Miribillako istiluak

Kautelazko zigorra Todorovicentzat eta Shengeliarentzat

Erredakzioa

Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak "harrituta eta haserre" agertu dira ACBko diziplina epaileak hartutako erabakiagatik.

  • Todorovic eta Shengelia, istiluak hasi zituen jokaldian. Efe.

    Todorovic eta Shengelia, istiluak hasi zituen jokaldian. Efe.

Dejan Todorovic (Bilbao Basket) eta Tornike Shengelia (Laboral Kutxa Baskonia)  jokalariek ez dutela partidarik  jokatuko iragarri du Juan Ramón Montero Estévez ACBko diziplina epaileak, joan den igandean Miribillan izandako borrokaren inguruko espedientearen gaineko behin betiko erabaki ahartu arte.

Zigortuek hamar eguneko epea dute Saskibaloi Federaziko Apelazio Epaileari helegitea aurkezteko, ostiraletik hasita.

Igandeko derbian, amaierarako 7,2 segundo falta zirelak, eta markagailua bilbotarren alde 91-75 zela , Shengeliak (Laboral Kutxa) falta gogorra egin  zion  Todorovici (Bilbao Basket). Serbiarra sutan jarri zen eta Georgiakoari egindakoa aurpegiratu zion. Hortxe hasi ziren istiluak, eta bi taldeetako jokalariek parte hartu zuten.

"Ezustea eta haserrea"

Zigorraren harian, Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak idatzi bat atera dute, elkarrekin, erabaki horrek "ezustean" harrapatu dituela eta "haserre" daudela adierazteko.

"Igandean Miribillan izandako istiluak berehala gaitzetsi dituzte jokalariek, entrenatzaileek eta klubetako zuzendariek. Damua benetakoa izan zen, etengabekoa, eta barkamena nehin eta berriro eskatu dute hurrengo egunetan. Jarrera hori salbuespentzat har genezake, antzeko beste kasu batzuekin alderatuta. Gainera, bi jokalariek ez dute inolako aurrekaririk horrelako gertaeretan", esan dute bi klubek.

Bi taldeak "harrituta eta haserre" agertu dira, antzerako borroka izan zen azken aldiari begiratuta: 2004.ean, Real Madrilen eta Estudiantesen arteko partidan antzeko borroka bat izan zen eta "orduan zigor ekonomikoen bidez konpondu zuten dena, kirol-zigorrik jarri gabe".