Bilbao Basket
Endesa Liga
Bilbao Basket galtzaile atera da Sevillan (80-69)
Erredakzioa
Bilbotarrak atzetik joan dira markagailuan ia partida guztian. Axel Hervelle taldera bueltatu da, azken asteetako lesioa gaindituta.
-
Todorovic, Sevillako jokalari batekin borrokan. Efe.
Bilbao Basketek agur esan dio azken asteetako bolada onari Sevilla aldean 80 eta 69 galduta. Andaluziarrak, aldiz, azken asteetako bide onari eutsi diote, hirugarren garaipena jarraian lortuta.
Lehen laurdena berdinduta amaitu da 17na, baina sevillarrak nagusi izan dira bigarrenean: defentsan bikain, erasoan azkar eta jaurtiketetan fin aritu dira. Bilbotarrak, aldiz, partidaren kontrola hartu ezinda. Gauzak horrela, andaluziarrak aurretik izan dira neurketa amaitu arte.
Nikola Radicevic antolatzailea eta Willy Hernangomez pibota izan dira Sevillako jokalaririk onenak. Bilbotarren artean, Axel Hervellek jokatzeko aukera izan du, azken asteak lesionatuta eman ostean. Alex Mumbruk la nona egin du, bere 200. Partidan, eta Joaquim Colom ere txukun aritu da, baina haien lana ez da nahikoa izan markagailua iraultzeko.
Fitxa teknikoa:
80 - CB Sevilla (17+30+16+17): Woodside (-), Byars (11), Berni Rodríguez (11), Pierre Oriola (3), Balvin (-) -hasierako boskotea-, Alex Urtansun (3), Radicevic (15), Porzingis (9), Penney () eta Hernangómez (13).
69 - Bilbao Basket (17+20+22+10): Joaquín Colom (8), Bertans (8), Álex Mumbrú (16), Marko Todorovic (11), Wragge (2) -hasierako boskotea-, Borg (2), Hervelle (7), Dejan Todorovic (3), Williams (10), Raúl López (2) eta Andusic (-).
ta Andusic (-).