Itxi

Bilbao Basket

15 jardunaldiren faltan

Taldearen hirugarren postua 'anekdotikotzat' jo du Mumbruk

Erredakzioa

"Ona da hirugarren postuan egotea, baina garrantzitsuena partidak irabazten jarraitzea da", adierazi du beltzezko gizonen kapitainak.

  • Mumbru (eskuma), Morabanc Andorraren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Mumbru (eskuma), Morabanc Andorraren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Bilbao Basket denboraldi ona egiten ari da, eta Endea Ligako 3. postuan da Endesa Ligan. Alex Mumbruk, dena den, "anekdotikotzat" jo du hirugarren postu hori, fase erregularra bukatzeko 15 jardunaldi falta direnean.

"Une honetan anekdota baino ez da. Ona da hirugarren postuan egotea, baina garrantzitsuena partidak irabazten jarraitzea da", adierazi du beltzezko gizonen kapitainak, Sito Alonsoren adierazpenei jarraipena emanez.

Gauzak horrela, Bilbao Basketen sasoi onari ez dio garrantzi handiegirik eman nahi izan, baina ezta bere egoera pertsonalari ere. Morabanc Andorraren kontrako norgehiagokan 20 puntu egin zituen katalanak.

"Ez da ohikoa. Ez naiz egunero 20 puntu egiten dituen jokalaria. Taldeak partida irabaz dezala nahiago dut. Bakoitzak ahal duena ematen dio taldeari", gaineratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket