Bilbao Basket
Endesa Liga
Bederatzigarren garaipena lortu du Bilbao Basketek (70-58)
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek denboraldiko Kopako itxaropenari eusten diote, Obradoirori irabazita. Galiziarrak aurretik ziren atsedenaldian (34-36), baina bilbotarrek egoera iraultzea lortu dute.
Raul Lopezek erakustaldia eman du, beste behin, eta Bilbao Basket Errege Koparako bidean jarri du, taldea garaipenera eramanda. Rio Natura Monbusek, aldiz, buruko min bat edo beste sortu dizkie bilbotarrei, baina azkenean amore eman behar izan dute galiziarrek eta etxekoak 70 eta 58 gailendu dira.
Nazioarteko joko antolatzailearen estatistikak ez dira nahikoa gaurkoan egindako lana azaltzeko (12 puntu, hirukoetan 4/8, 4 asistentzia eta 3 lapurreta). Hirugarren laurdena iraultzea lortu du hiruko bi jaurtiketa eginda eta taldeari bukaera arteko aldea zabaltzea erraztu dio.
Baina lan guztia ez du kataluniarrak egin, taldekideak ere fin aritu baitira Miribillan.
Obradoiro, berriz, garaipena lortzeko aukerekin izan da bukaerarako bi minuturen faltan, Dejan Todorovicek egindako saskiratze batek markagailuan 63-53ko emaitza ezarri duen arte.
Axel Hervelle (8 puntu 5 eta errebote) eta Alex Mumbruren lehen zatiak (11 eta 6), Quino Colomen partida onak (9) eta Latavius Williamsek bere agurrean egindako lan txukunak (6 eta 7) zeresan handia izan dute bilbotarren garaipenean. Galiziarren artean, Adam Waczynski (13), Rafa Luz (8) eta Pavel Prumpla (8 eta 5) izan dira onenak.
Gauzak horrela, bilbotarrek bederatzigarren garaipena lortu dute, orain arte jokatutako 13 jardunaldietan. Ondorioz, Kopatik kanpo dagoen lehen taldeari bi garaipeneko aldea ateratzen diote, amaierarako lau jardunaldiren faltan.
Fitxa teknikoa
70 - Bilbao Basket (20+14+20+16): Raúl López (12), Dejan Todorovic (9), Mumbrú (11), Hervelle (8) y Marko Todorovic (2) -hasierako boskotea-; Colom (9), Andusic (10), Wragge (3) eta Williams (6).
58 - Rio Natura Monbus (13+23+12+10): Rafa Luz (8), Corbacho (6), Pumprla (8), Kleber (5) y Triguero (4) -hasierako boskotea-; Pozas (2), Waczynski (13), Giannopoulos (4), Nankivil (6), Miller (2) eta Cárdenas.
Partzialak: 20-13, 34-36 (descanso); 54-48 eta 70-58 (amaiera).
0-58 (amaiera).