Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek Badalonan galdu du (85-79)

Erredakzioa

Bilbao Basketek baino garaipen bat gehiago du Joventutek. Bi taldeak Kanaria Handiko Errege Kopan sartzeko borrokan murgilduta daude.

  • Joventut 85 - Bilbao Basket 79 / EFE.

    Joventut 85 - Bilbao Basket 79 / EFE.

Joventuten aurkako partida galdu du Bilbao Basketek (85-79). Badalonakoak hasieratik joan dira aurretik, alde erosoekin, eta bosgarren garaipena jarraian eskuratu dute. Bilbao Basket 8 punturekin dago, Endesa Ligako bosgarren postuan, aurkaria baino bat gutxiago, hain zuzen.

Hobeto hasi du neurketa Bilbao Basketek. Alex Mumbru oso zuzen aritu da, baina Albert Mirallesek gidoia aldatu du, Joventuten alde. 9-4ko partzialaren ostean, aurretik jarri dira Badalonakoak. Partida bukatu arte mantendu dute aldea, bigarren laurdeneko momentu batean izan ezik, Bilbao Basketek 5 puntuko aldea izan duenean.

Alex Suarezek estekan lortutako zazpi puntuak mingarriak izan dira Sito Alonsoren taldearentzat. Markagailua 51-40 heldu da atsedenaldira.

3. laurdenean, aldea handitu du Joventutek. Hervelle eta Marko Todorovic hiru falta pertsonalekin aritu dira.

Azkenean, etxeko taldea erlaxatu da, eta Bilbao Basket hurbildu egin da markagailuan (80-76), minutu bakarra falta zela. Baina Tarik Kirksayk garaipena eman dio Joventuti, eta Errege Kopatik hurbilago daude kataluniarrak.

FITXA TEKNIKOA

Joventut: Mallet (8), Ventura (4), Kirksay (16), Suton (8), Savane (8) -hasierako boskotea-, Miralles (8), Vidal (14), Hannah (7), Abalde (-), Suarez (10) eta Llovet (2)

Bilbao Basket: Colom (15), Borg (2), Mumbru (16), Hervelle (7), Marko Todorovic (11) -hasierako boskotea-, Dejan Todorovic (5), Williams (-), Lopez (14), Andusic (6) eta Wragge (3).

Partzialak: 20-22, 31-18, 19-19 eta 15-20.

9-19 eta 15-20.