Bilbao Basket
Endesa Liga
Ustekabea eman du Bilbao Basketek Real Madrilen aurka (89-79)
Erredakzioa
Mumbru, Bertans eta Hervelle izan dira de Sito Alonsoren taldearen liderrak. Real Madril atzetik joan da partida osoan zehar.
-
Mumbru, onenen artean / EFE.
Alex Mumbru, Dairis Bertans eta Axel Hervelle Real Madrilen aurka itzuli dira berriro kantxara, azken asteak arazo fisikoekin eman ostean, eta Bilbao Basket garaipenera eraman dute Miribillan (89-79). Madrilgo taldearen bigarren porrota da, estekan, Endesa Ligan. Unicaja jarri da lider sailkapenean.
Mumbru (11 puntu eta 4 asistentzia) eta Bertans (16, 4 hirukotik 4, eta 17 puntuko balorazioa) jokatu gabe egon dira azken partidetan. Hervelle (17, 7 errebote eta 16) ez da azken jardunaldietan ehuneko ehunean egon. Gaur, bikain jokatu dute hirurok Real Madrilen aurka.
Pablo Lasoren taldea gaizki egon da, orokorrean. Onenen artean, Sergi Llull (16 ea 19ko balorazioa), Andres Nocioni (18 eta 17), Felipe Reys (13) eta Rudy Fernandez (11), baina ezin izan dute Bilbao Basketen tsunamia gelditu.
FITXA TEKNIKOA
Bilbao Basket: Colom (4), Bertans (16), Mumbrú (11), Hervelle (17) eta Marco Todorovic (10) -hasierako boskotea-; Borg (10), Andjusic (10), Mendia, Wragge (3) eta Williams (8).
Real Madril: Llull (16), Rudy Fernández (11), Maciulis, Nocioni (18) eta Ayon (6) -hasierako boskotea-; Campazzo (2), Carroll (7), Rivers (2), Reyes (13), Bourousis (4) eta Mejri.
Partzilalak: 26-18, 53-32, 75-55 eta 89-79.
5-55 eta 89-79.