Bilbao Basket
Bilbon, 64-63
Sufritutako garaipena Salgadoren eta Vidorretaren Estudiantesen aurka
Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek ez dute galduta eman partida nahiz eta galtzen joan hasieratik. Azken minutuetan lortu dute markagailua iraultzea.
Bilbao Basketek asko sufritu du denboraldiko zazpigarren garaipena eskuratzeko Endesa Ligan. Aurrean, aurpegi ezagunak, aulkian Txus Vidorreta eta kantxan Javi Salgado.
Hasieratik Estudiantesek aurrea hartu, eta markagailuan agindu du nahiz eta lehen laurdenaren amaiera 19-17 heldu. Atsedenaldirako bost puntuko aldea zuten madrildarrek eta abantaila hori azken minutuetara arte mantendu dute.
Neurketa amaitzear aurrea hartu dute markagailuan bilbotarrek, gainera, Estudiantesen hutsari esker azken jokaldian garaipena etxean geratu da.
Fitxa teknikoa
64 - Bilbao Basket (19+16+12+17): Colom (10), Andjusic (5), Dejan Todorovic (10), Wragge (3) eta Marko Todorovic (10) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (13), Borg, Hervelle, Williams (11) eta Gabriel (2). Entrenadorea: Sito Alonso.
63 - Tuenti Movil Estudiantes (17+23+10+13): Salgado (12), Jaime Fernandez (11), Rabaseda, Nacho Martin (16) eta Simpson (4) -hasierako bostekoa- Van Lacke (9), Hernangomez (2), Ortega (5) eta Slokar (4). Entrenadorea: Txus Vidorreta.
Partzialak: 19-17, 35-40 (atsedenaldia); 47-50 eta 64-63 (amaiera).
iera).