Bilbao Basket
Porrota CAIren kontra, 71-82
Berandu esnatu da Bilbao Basket
Erredakzioa
Lehen laurdenean jasotako partziala (11-26) ezin izan dute irauli Sito Alonsoren jokalariek. Denboraldiko bigarren porrota izan da.
Bilbao Basketek eta CAI Zaragozak Endesa Ligako zazpigarren jardunaldiko partida jokatu dute Bilbao Arenan.
Denboraldiko seigarren garaipena nahi zuen Bilbao Basketek, baina CAI Zaragoza gehiago izan da eta Miribillako neurketa irabazi du. Lehenengo laurdenean, gainera, aise nagusitu dira kanpotarrak eta, pixkanaka, Bilbao Basket gerturatzen hasi da markagailuan.
Dena dela, Sito Alonsoren mutilek ezin izan dute garaipenik eskuratu eta, azkenean, 71 eta 82 galdu dute.
Fitxa teknikoa:
71 - Bilbao Basket (11+25+16+19): Colom, Andjusic (7), Mumbru (14), Wragge (2) eta Marko Todorovic (7) -hasierako taldea-; Raul Lopez (16), Bertans (14), Williams (6), Gabriel (5) Borg eta Dejan Todorovic.
82 - CAI Zaragoza (26+15+15+26): Lisch (20), Goulding (18), Pere Tomàs (14), Landry (9) eta Norel (6) -hasierako taldea- Llompart (4), Sastre (2), Jelovac (4) eta Katic (5).
ONENAK
Puntuak: LOPEZ, RAUL 16 eta LISCH, KEVIN 20
Erreboteak: MUMBRU, ALEX 7 eta LANDRY, MARCUS 9
Balorazioa: MUMBRU, ALEX17 eta LISCH, KEVIN 24