Bilbao Basket
Marka
Bilbao Basketeko historian, Alex Mumbruk sartu ditu hirukorik gehien
ERREDAKZIOA
Jokalari kataluniarrak hirugarren laurdeneko azken momentuan egindako saskiratze batek 58-45ean jarri zuen markagailua, eta saskiratze horren ondorioz, Javi Salgadoren marka hautsi zuen.
-
Alex Mumbrú, Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Alex Mumbruk hiruko bi sartu zituen atzo Murtziako UCAMen aurka jokatu zuten partidan, eta beraz, saskiratze bi horiek taldearekin egindakoei gehitzen badiegu, Mumbruk errekorra lortu duela esan genezake.
Hegaleko jokalariak saskiratze hori hirugarren laurdeneko azken minutuetan egin zuen, eta horren ondorioz, Bilbao Basket taldean beti gogoan izango duten Salgadoren, Tuenti Movil Estudianteseko jokalariaren, marka haustea lortu du Mumbruk, alegia Javi Salgadok Bilbao Basketekin jokatu zituen 204 partidetan sartutako 253 hirukoak.
Bilbao Basketen hiruko gehien sartu dutenen rankingari erreparatzen badiogu, jokalari kataluniarraren eta base bilbotarraren ostean, Janis Blums (223) eta Luke Recker (218) daude.