Itxi

Bilbao Basket

82-74 UCAM Murtziari

Hirutik hiru Bilbao Basketentzat

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Murtziako taldea, Bilbao Arenan, mendean hartuta.

  • Bertans, UCAM Murtziaren aurka. Argazkia: EFE

    Bertans, UCAM Murtziaren aurka. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian eskuratu du UCAM Murtzia taldea, Bilbao Arenako neurketan, mendean hartuta (82-74). Estreinakoz irabazi ditu Bilboko taldeak ligako aurreneko hiru partidak.

Oso parekatua izan da bizkaitarren eta murtziarren arteko lehen laurdena. Aurreneko hamar minutuetan 20-19koa izan da markagailua. Bigarren laurdena hasi eta berehala markagailuan aurretik jarri da Murtzia Radovicen saskiratzeari esker (20-21), baina beltzezko gizonek berehala berreskuratu dute nagusitasuna. Todorovic eskumuturra berotzen hasia zen.

Atsedenaldira heltzeko hiru munuturen faltan, errentarik handiena erdietsi du Bilbao Basketek (37-30). Bigarren zatiari zazpi puntuko abantailarekin egin dio aurre Sito Alonsoren taldeak (42-35).

Hirugarren laurdenean partida erabakita utzi du Bilbao Basketek abantaila garrantzitsua erdietsita (66-49). Taldearen jokoa minutuek aurrera egin ahala hobetu da, eta barne joko on bati esker Murtziako taldea gainditu du. Colom erabakigarri izan da.

UCAM Murtzia neurketari buelta ematen saiatu da azken laurdenean eta, hurbildu den arren (76-68), ez du lortu. Radovic izan da partidako saskiratzaile nagusia (17), Bertansen aurretik (16). Quino Colomek jaso du balorazioarik handiena (22).



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea