Bilbao Basket
Morabanc Andorraren aurka
Hervellek erabaki du partida, luzapenean (75-76)
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak bigarren garaipena jarraian eskuratu du, belgikarrak luzapenaren azken segundoan sartutako saskiratzeari esker.
Bilbao Basketek denboraldiko bere bigarren garaipena eskuratu du Morabanc Andorrari, luzapenean, irabazita (75-76). Hervelle izan da erabakigarria.
Bosgarren minuturako bederatzi puntuko abantaila zuten beltzezko gizonek (4-13), hein handi batean, Marko Todorovicek egindako lan bikainari esker. Baina etxekoak suspertu dira eta markagailuan hurbildu dira, bigarren zatian lortutako 7-0eko partzialari esker (25-31).
Sito Alonsok hutsartea eskatu du orduan, eta taldeak partidaren agintea berreskuratzeko aprobetxatu du (29-38). Andorrako taldea hurbildu egin da (36-40), eta minutu batzutan geldirik izan da norgehiagoka markagailuarekin izandako arazoen ondorioz.
Etxekoek partida berdintzea lortu dute (49-49), baina Borgen saskiratzearekin bi puntuko aldearekin bukatu du Bilbao Basketek hirugarren laurdena (49-51).
Partida bukatzeko 37 segundo geratzen zirenean, Sadak partida berdindu du (66-66) eta luzapena jokatu behar izan da. Hervellek eman dio garaipena talde bizkaitarrari, azken segundoan sartutako saskiratzeari esker.