Itxi

Bilbao Basket

Ohiz kanpoko batzarra

ACBk taldearen berronarpena aztertzeko zuzenbide-ikerketa egingo du

Erredakzioa

Bilbao Basketen kasua sakon aztertu nahi du ACBk, Kirol Arbitrajeko Epaitegiak hartutako neurriaren aurka egiteko.

  • Miribilla. Argazkia: EFE

    Miribilla. Argazkia: EFE

Bilbao Basket ACBn jarraitzea berretsi zuen Kirol Auzitegiak irailaren amaieran, baina erabaki hori aztertzeko zuzenbide-ikerketa egingo duela jakinarazi du ACBk, gaur egindako ohiz kanpoko batzarrean.

ACBk Bilbao Basketen kasua sakon aztertu nahi du, Kirol Arbitrajeko Epaitegiaren neurriaren aurka egiteko. Abuztuaren 8an, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak kaleratzea behin-behinekoz bertan behera uztea erabaki zuen. Ondorioz, ACBk talde bilbotarra berriro onartu behar izan zuen.