Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Tobias Borg beltzezko gizona da

Erredakzioa

Suediako eskoltak 20 urte ditu, eta 1,84 metroko altuera. Gaur goizean azterketa medikoa egin du Bilboko taldearekin.

  • Tobias Borg. Argazkia: bilbaobasket.biz

    Tobias Borg. Argazkia: bilbaobasket.biz

Tobias Borgek Bilbao Basketen jokatuko du hurrengo denboraldian, klubak berak jakinarazi duenez. Suediarra da, 20 urte ditu, eta 1,84 metroko altuera.

Borg bere selekzioarekin egon berri da, eta gaur goizean azterketa medikoa egin du Bilboko taldearekin. Eskolta hurrengo orduetan hasiko da taldekideekin entrenatzen.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea