Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Latavious Williamsek Bilbao Basketen jokatuko du

Erredakzioa

Pibot estatubatuarrak Endesa liga oso ondo ezagutzen du, Joventuten eta Cajasolen ibilitakoa da eta.

  • Davalillo (eskuma), Bilbao Basketeko presidentea. Argazkia: EFE

    Davalillo (eskuma), Bilbao Basketeko presidentea. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek ofizial egin du Latavious Williamsen fitxaketa. Pibot estatubatuarrak 25 urte ditu, eta bi metro eta 2 zentimetro altueran. Endesa liga oso ondo ezagutzen du, Joventuten eta Cajasolen ibilitakoa da eta.

AEBetako Tulsa 66ers taldean bi urte eman eta gero, FIATC Mutua Joventutera iritsi zen 2011-2012 denboraldian. 2012-2013 denboraldiri Brose Baskets Bamberg taldean eman zion hasiera, baina abenduan Cajasolera joan zen. Iaz lesio larri izan zuen.