Bilbao Basket
Denboraldiaurrea
Sei jokalariekin hasi da Bilbao Basket
Erredakzioa
Quino Colom, Danilo Andjusic, Ethan Wragge, Alex Mumbru, Raul Lopez eta Nicola Lucic izan dira aurreneko entrenamenduan.
-
Alex Mumbru, Bilbao Basket. EFE
Bilbao Basketek udan pasatutakoa ahaztu eta kantxan ikusi nahi du bere burua, entrenamenduetan.
Gaur hasi da denboraldiaurrea bizkaitarrentzat eta lehen entrenamenduan sei jokalari soilik elkartu dira, esaterako, hiru fitxaketak, Quino Colom, Danilo Andjusic eta Ethan Wragge. Eurekin batera Raul Lopez, Alex Mumbru eta Nikola Lucic gaztea.
Hurrengo astean Axel Hervelle eta Dairis Bertans helduko dira.
Alex Mumbru kazetarien aurrean agertu da eta argi utzi du gertatutako ahaztu eta saskibaloian izan nahi duela bere burua. Denboraldi honetan zer nolako maila emango duten jakiteko goiz dela esan du ere.