Itxi

Bilbao Basket

Gatazka

Bilbao Basketek Endesa Ligan jokatuko du, ACBren iritziaren aurka

Erredakzioa

Kirol Administrazioko Epaitegiak bizkaitarren alde egin du. ACB, aldiz, erabakiaren "kontra" agertu da eta Auzitegi Nazionalera joko duela adierazi du.

0:00

Bilbao Basketek ACBn jokatuko du, Kirol Administrazioko Auzitegiak bere alde eginda, bilboko klubak Efe albiste agentziari aditzera emandakoaren arabera.

ACBko batzarrak Bilbao Basketek Endesa Ligatik bota zuen, soldata bermatzeko funtsan dirurik ez jartzeagatik eta jolakariekin zuen zorragatik.

Klubak epez kanpo aurkeztu zuen beharrezko dokumentazioa, eta Kirol Administrazioko Auzitegira jo zuen. Auzitegiak klubaren alde egin du, eta, ondorioz, ACBk berriro onartu beharko du Bilboko taldea.

ACB ez dago konforme

ACB auzitegiak hartutako erabakiaren "guztiz kontra" agertu da.

Komunikatu ofizial baten bidez salatu egin du auzitegiak, erabakia hartzeko orduan, ez dituela "klubak jokalariekin dituen zorrak kontuan izan, ezta bideragarritasun planaren azterketa sakona egin ere".

Klubak jasotako babesa eskertu du

Bilbao Basketek komunikatu bat atera du bazkideen, abonatuen, babeslearen eta gainontzekoen babesa eskertzeko.

Hemendik aurrera, zuzendaritzak azpimarratu du "gardentasuna, lana, zintzotasuna eta jasangarritasuna ardatz izango dituela, helburu bakarrarekin: Bilbao Basketeko zaleek eta gainontzeko taldekoek 'Miribilla efektuaz' disfrutatzen jarraitzea".