Bilbao Basket
Hiru denboraldi
Sito Alonsorekin aurreakordioa lortu du Bilbao Basketek
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile ohiak beltzezko gizonen aulkian eseriko litzateke hurrengo hiru denboraldietan.
Bilbao Basketek aurreakordioa lortu du Sito Alonsorekin hurrengo hiru denboraldietan taldea zuzentzeko, behin Espainiako Saskibaloi Federazioarekin lotura bukatuta. Madrilgo teknikoak Espainiako 17 urtez azpikoen selekzioa zuzenduko du Dubaiko Munduko Txapelketan, abuztuaren 8tik 16ra. Nazioarteko txapelketa bkatuta, Alonso eta Bilbao Basket berriz bilduko dira kontratua ixteko.
38 urteko entrenatzaileak 163 neurketa zuzendu ditu Endesa Ligan. Azken hiru denboraldietan Gipuzkoa Basketeko aulkian egon da, eta aurreko biak Joventuten. 2011-12 denboraldiko entrenatzailerik onena izendatu zuten.