Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketi partida irauli dio Joventutek, hirukoen bitartez

Erredakzioa

Beltzezko gizonek gehiago merezi zuten Bilbao Arenako partidatik, baina azken laurdenean galdu dute (83-90).

  • Mumbru eta Kirksay / EFE.

    Mumbru eta Kirksay / EFE.

Bilbao Basketek Bilbao Arenan galdu zuen Joventuten aurka (83-90), hirukoen bitartez iraulitako azken laurden baten ostean. Etxekoak 72-63ko markagailuarekin heldu ziren hirugarren laurdenaren amaierara, baina aurkariek sartutako hirukoen erruz galdu zuten partida.

Joventutek bi hiruko segida sartu zituen azken hamar minutuetan: lehenengoa, Nik Cochran (11 puntu) eta John Shurna (10) jokalariek egin zuten, eta bigarrena, Devon Joshepek (13) eta Tariq Kirksay (13, 10 errebote eta 21 puntuko balorazioa).

Beltzezko gizonek Raul Lopezen falta nabari zuten neurketa ondo bukatzeko orduan, gainontzekoen lana ona izan zen arren: German Gabriel (19, 9 eta 25), Damir Markota (16, 9 eta 25), Alex Mumbru (14, 7 eta 16) eta Roger Grimau (18 eta 16). Bilbao Basketek aurretik hasi zuen norgehiagoka, eta 10 puntu goitik jarri zen lehenengo zatian.

Joventut hurbildu zen, eta oso berdinduta egin zuten bi taldeek partidako zati handi bat. Hirugarren laurdenean, aldiz, Bilbao Basketek berriz ireki zuen aldea, Gabrielen puntuei esker. Zati osoan mantendu zuen aldea.

Azkenean, Joventuten hirukoen bi segidek erabakita utzi zuen neurketa, eta Kataluniako taldea aukerekin hurbildu da play offetara. Bilbao Basketek, inoren eremuan, oraindik ez dauka salbazioa ziurtatuta, baina behintzat lasaiago dabil arlo instituzionalean.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Basket: Grimau (18), Bertans (7), Mumbrú (14), Markota (16) y Gabriel (19) -cinco inicial-; Alberto Díaz, Pilepic (7), Hervelle (2), Samb y Vrkic.

Joventut: Guillem Vives (15), Devon Joseph (13), Kirksay (13), Shurna (10) y Savané (13) -cinco inicial-; Cochran (11), Ventura (5), Barrera, Llovet (6) y Miralles (4).

Partzialak: 25-23, 20-20, 20-17 eta 18-30.