Bilbao Basket
Gaur, 20:15ean
Burua kantxan behar du Bilbao Basketek
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak garaipena bilatuko du Endesa Ligan beste urte bete jarraitzeko.
Billbao Basketek azken orduetan gertatutakoa alde batera utzi, eta jokatu beharreko partida garrantzitsuari aurre egin beharko dio gaur Bilbao Arena pabiloian.
Raya Pueyoren gizonek FIATC Joventuten kontra jokatu behar dute Raul Lopez joko-antolatzailea gabe, minduta baitago. Garaipena inportantea da oso, azken jardunaldietan azken orduko ezustekorik ez egoteko eta Endesa Ligan mantendu ahal izateko.
Aldaketak klubean
Xabier Jon Davalillo da Bilbao Basketeko presidente berria. 2005 eta 2010 urte artean klubeko presidentetzan izan zen, eta orain kargu berberera itzuliko da.
Bilbao Basketek atzo bertan behera geratu zen Ez-ohiko Asanblada Orokorra egin du gaur goizean, eta bertan aurreko Administrazio Kontseiluaren kargu-uztea onartu da, eta, aldi berean, berriaren izendapena. Davalillorena izan da batzarreko izen nagusia. Arrindak euro baten truke saldu ditu bere akzio guztiak (16.000 inguru).