Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Aurpegia eman du Bilbao Basketek, baina ezin izan du Valentziarekin

Erredakzioa

Valentzia, bigarren Endesa Ligan, Bilbao Basket baino gehiago izan da (83-71), baina Bilboko taldeak itxura ona eman du.

  • Alex Mumbru, Valentziaren aurka / EFE.

    Alex Mumbru, Valentziaren aurka / EFE.

Bilbao Basketek inoizko Valentziarik onenaren kontra galdu du. Bilbokoek aurpegia eman zuten, eta gauzak zail jarri zizkieten etxekoei, baina ez zen nahikoa izan. Valentziak hasieran erakutsitako abiadura eta intentsitatea gehiegi izan ziren Bilbao Basketentzat, eta gero bilbotarrek ezin izan zuten emaitza irauli.

Vladimir Lucicek Alex Mumbru ezereztu zuen, eta Valentziakoek beltzezko gizonen erasoa baliogabetu zuten erabat. Justin Doellman eta Rafa Martinez izan ziren Bilbao Basketen hasierako defentsa eskasari erasotzen lehenengoak.

Hala ere, partidan sartu ziren bilbotarrak, German Gabrielen eta Alex Mumbruren lanari esker. Valentziaren aldea ez zen oso handia atsedenaldian (42-36), bigarren laurdenean oso ondo aritu zelako Bilbao Basket. Lehenengo laurdeneko gaitasunik ezari buelta eman, eta zentzua eman zion erasoari.

Atsedenaldiaren ostean, indarberrituta atera zen Valentzia, baina gidoia berriz errepikatu zen, Bertans eta Markotari esker. 3 puntura jarri zen Bilbao Basket 26. minutuan. Beltzezkoak bizirik zeuden, eta presiorik gabe kirol arloan. Gainontzeko eremuetan ezin da gauza bera esan, taldearen egoera ekonomikoa oso nahasia baita.

Oliver Lafayettek Valentziaren agintea eskuratu zuen, eta intentsitatea eman zion taldeari berriro, Ksystof Lavrinovicekin batera. Aldeak berriro ezarri, eta aurkariaren defentsa bikaina zela medio, Bilbao Basketek ezin izan zuen kantxako lan ona emaitza on batekin lagundu.

FITXA TEKNIKOA

Valentzia: Van Rossom (2), Rafa Martínez (10), Lucic (13), Doellman (13), Dubljevic (11) -hasierako boskotea- Triguero (-), Ribas (8), Sato (4), Lafayette (6), Lavrinovic (13) eta Aguilar (3).

Bilbao Basket: Raúl López (2), Bertans (13), Mumbrú (12), Markota (10), Gabriel (17) -hasierako boskotea- Pilepic (6), Alberto Díaz (3), Hervelle (2), Samb (-) eta Grimau (6).

Partzialak: 23-14, 16-22, 20-17 eta 21-18.