Itxi

Bilbao Basket

Igandean, Unicajaren aurka

Bilbao Basketek adorea emango dion garaipena behar du

Erredakzioa

Hamargarren dago sailkapen nagusian, 10 garaipenekin, eta distantzia berdinera ditu playoffak eta jaitsiera postuak.

  • Rafa Pueyo eta Roger Grimau. Argazkia: EFE

    Rafa Pueyo eta Roger Grimau. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek Unicajarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan Martin Carpena pabiloian (18:00etan), eta kemena emango dion garaipena behar du.

Hamargarren dago sailkapen nagusian, 10 garaipenekin, eta distantzia berdinera ditu playoffak eta jaitsiera postuak. Klubak gainditu omen du krisi instituzionala, eta Rafa Pueyoren taldeak eguneroko lanean jarri nahi du arreta osoa, “ahalik eta partida gehien irabazteko”.

Zoran Vrkic jokatzeko prest dago, baina Axel Hervellek ezin izango du neurketan parte hartu.