Itxi

Bilbao Basket

Ezohiko batzarra

Botere eskualdatzea maiatzaren 5ean egingo du Bilbao Basketek

Erredakzioa

Ezohiko batzar orokorra egingo du Bilboko taldeak maiatzaren 5ean, eta talde berriak kluba kudeatzeko ardura hartuko du.

  • Gorka Arrinda / EFE.

    Gorka Arrinda / EFE.

Bilbao Basketek maiatzaren 5ean, astelehenean, egingo du ezohiko batzar orokorra. Batzarrean, Gorka Arrinda buru duen administrazio-kontseiluko kideek karguak utziko dute, eta talde berriak Bilbao Basket kudeatzeko ardura hartuko du. Batzarra Bilbao Arenan izango da.

Hiru gairen inguruan jardungo dira batzarrean: "kargua uztea eta administrazio-kontseilu berriko kideak izendatzea; eskumenen delegazioa, eta batzarraren aktaren erredakzioa, irakurketa eta onartzea".

Gorka Arrindak akordioa lortu zuen kudeaketarako talde alternatiboarekin. Talde horretako kideak, maiatzaren 5ean izendatuko dituzte kudeatzaile berriak. Orduan, greba deialdia bertan behera utzi zuten jokalariek.

Iñaki Calvo, oraingo presidentea, Enrique 'Curro' Guzman, Carlos del Campo, Francisco Javier Montoya eta Juan Elejalde egongo dira taldea kudeatuko duen talde berrian.