Itxi

Bilbao Basket

'Ezin dugu gehiago'

Bilbao Basketeko jokalariek greba bat hasiko dute astelehenean

Erredakzioa

Beltzezko gizonek Real Madrilen kontrako partida jokatuko dute, igandean, baina grebara joango dira astelehenetik aurrera, prentsaurrean iragarri dutenez.

3:53

Bilbao Basketeko jokalariek eta teknikoek prentsaurrean iragarri duten bezala, mugagabeko greba bat hasiko dute astelehenetik aurrera, igandean Real Madrilen kontra jokatu ostean. Alex Mumbruk irakurri du testua kazetarien aurrean, Miribillan, jokalari guztiek eta Rafa Pueyo entrenatzailearen taldeak babestuta.

Taldearen egoera ekonomikoarekin "nekatuta", planto egitea erabaki dute, "gardentasuna" eskatzeko: "Prentsakoek guk baino gehiago dakizue". Jokalarien jarrera "ez doa inori bereziki zuzendua", baizik eta gure "eskubideak" defendatzea du helburu.

Beltzezko gizonak "oso erabiliak" sentitu dira azken hilabeteetan, Bilbao Basketek askotan esan dielako "konponbide bat gertu egongo zela", baina gero gauzatu ez.  Azken gertakariek, Bilbao Basketen eta IMQren negoziazioen porrotak tartean, erabaki hori hartzera bultzatu dituzte jokalariak, eta mugagabeko grebara joango dira astelehenetik aurrera.