Itxi

Bilbao Basket

Igandean, 13:00ean

Bilbao Basketek ez du inoiz Kanaria Handian irabazi

Erredakzioa

Beltzezko gizonek Herbalife Kanaria Handiari irabazi nahi dio, baina horrek 6 garaipen gehiago ditu.

  • Kanaria Handia - Bilbao Basket. Argazkia: EFE.

    Kanaria Handia - Bilbao Basket. Argazkia: EFE.

Bilbao Basket Herbalifen aurka arituko da, igandean 13:00ean, Kanaria Handian. Beltzezko gizonek bederatzi aldiz jokatu dute Las Palmasen, eta ez dute inoiz irabazi.

Rafa Pueyoren taldeak neurketa zaila du aurrean, aurkaria 15 garaipen dituelako Endesa Ligan, bilbotarrek baino sei gehiago. Garaipenak behar ditu Bilbao Basketek, playoffetan sartzeko borrokan.

Pedro Martinez, Herbalifen entrenatzailea, ondo hitz egin du Bilbao Basketen jokalarien inguruan, partidak "irakurtzen badakitelako": "Gogor jokatzen dute, behar bezala. Jokalari bikainak dira, gu baino beherago daude, baina ez hainbeste".

Nacho Martin jokatzeko prest egongo da igandean. Bilbao Basketen aurkako partida bikaina egin zuen joanekoan (30 puntu, 7 errebote eta 40ko balorazioa).

Bilbao Basketen denboraldi irregularra, Errege Kopatik kanpo eta oraindik playoffetik urrun, egoera ekonomikoak baldintzatuta egon da. Azken kapitulua aste honetan bizi zen, eta itxaropena ekarri zuen taldera. IMQ eta taldea babeslea izateko akordioagatik negoziatzen ari direla ezagututa aterako dira kantxara.