Itxi

Bilbao Basket

Lau denboraldirako

IMQ izango da Bilbao Basketen babesle berria

Erredakzioa

Hurrengo lau denboraldietarako laguntza akordioa lortu du taldeak, bai eta 'egonkortasun' handiagoa ere.

  • Lehengo eta oraingo taldeak; Guzman eta Arrinda, tartean. Argazkia: EITB.

    Lehengo eta oraingo taldeak; Guzman eta Arrinda, tartean. Argazkia: EITB.

IMQ osasun aseguru pribatua izango da Bilbao Basketen babesle berria, Enrique Guzman kudeatzaile berriak eta Gorka Arrinda lehengo akzio-gehiengodunak prentsaurrean adierazi duten bezala. IMQk 2017-2018 denboraldi bukaerara arte lagunduko du taldea. "Egonkortasun" handiagoa eskuratu du horrela Bilbao Basketek.

Bilboko taldearen bideragarritasuna hurrengo urteetan ziurtatuta dago, bi taldeen artean botereak aldatzeko akordioari esker. Oraindik ez da IMQk jarriko duen diruaren zenbatekoa zehaztu. Guzmanen hitzetan, finantza-egoera "ez dago batere guztiz konponduta", baina taldearen jarraipena ziurtatuta geratu da IMQren agerpenari esker.

Guzmanek deia luzatu du beste babesleei: "Zenbakiak itxi gabe daude. Zehazten ari gara. Beste jendearen laguntza beharko dugu". Ekarpen berriak jokalariekin izandako zorrak ordaintzea ahalbidetuko du.

Gorka Arrindak kudeatzaile berriei emango dizkie akzio guztiak, gero zaleen eta beste interesatuen artean atomizatzeko asmoz.  Helburua gero eta parte hartze handiena lortzea da. Arrindak taldean jarraituko du, kirol aholkulari moduan.

Athleticekin, Realarekin, Baskoniarekin eta BAT Basque Team Fundazioarekin ere lan egiten du IMQk. Hamar urtean, Bilbao Basketen seigarren babeslea izango du: Lagun Aro (2004-2007), Iurbentia (2007-2009), Bizkaia (2009-2011), Gescrap (2011-2012) eta Uxue (2012-2013).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • IMQ albisteak