Bilbao Basket
Endesa Liga
Azken segundoan jasotako hirukoak Bilbao Basket makurrarazi du (79-82)
Leire Etxazarra | eitb.com
Bilbotarrak oso nekatuta iritsi dira azken laurdenera eta Cajasolek ederki aprobetxatu du egoera. Alberto Diaz gazteak lehen minutuak jokatu ditu talde bizkaitarrarekin.
-
Alberto Diazek debuta egin du Bilbao Basketekin. Efe.
Azken segundoan sartutako hirukoak garaipenik gabe utzi du Bilbao Basket, Cajasolen aurka Miribillan jokatutako partidan. Bilbotarrek neurketa ona jokatu dute, batez ere bigarren eta hirugarren laurdenetan, eta garaipena esku-eskura zian dute azken minutuak arte. Hala ere, ez dira ahulaldi fisikoari aurre egiteko gai izan, eta Sevillako taldeak etekina atera dio egoerari.
Andaluziarrak jaun eta jabe izan dira lehen laurdenean. Bilbotarrak lo atera dira kantxara eta Cajsol gehiago izan da jokoaren alde guztietan. Sarraski nabarmena egin diote Bilbao Basketi kanpoko jaurtiketetan, eta, horri esker, 12 eta 23 aurreratu dira, sei hiruko sartuta. Lehen 10 minutuen amaieran, Cajasol 23 eta 30 izan da aurretik.
Bigarrenean gauzak goitik behera aldatu dira, bilbotarren mesederato. Beltzezko gizonak susperraldia izan dute eta minutu gutxi batzuetan egoera eta emaitza iraultzea lortu dute. 11 puntuko aldea ere zabaldu dute (47-36), baina Cajasolek azken segundoan egindako hirukoak abantaila hori zortzi puntuan utzi du hirugarren laurdenaren atarian (47-39).
Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basketek partidaren jaun eta jabe izaten jarraitu du. Defentsan sendo aritu dira, eta Cajasolen erasoak ederto oztopatu dituzte. Gauzak horrela, aldea 10 punturen bueltan izan da beti. 70 eta 57ko markagailuarekin amaitu da hirugarren laurdena.
Huts azken laurdenean
Desengainua azken 10 minutuetan iritsi da. Beltzezko gizonak nekeak jota iritsi dira partidaren amaierara, hain justu sevillarrek hobera egin dutenean. Berdintasuna, oreka eta emozioa izan dira nagusi. Markagailua 79na zela eta luzapenera joko zutela zirudienean Cajasolek hirukoa sartu eta garaipena eraman du. Azkenean, 79 a 82, porrota eta desengainua bilbotarrentzat.
Fitxa teknikoa:
79 - Bilbao Basket (23+24+23+9): Grimau (15), Pilepic, Mumbrú (10), Hervelle (12) eta Gabriel (8) -hasierako boskotea-; Alberto Díaz (2), Bertrans (16), Markota (3) eta Kavaliauskas (13).
82 - Cajasol (30+9+18+25): Franch (8), Bamforth (13), Mata (3), Landry (14) eta Balvin (6) -hasierako boskotea-; Satoransky (14), Radicevic (5), Sastre (6), Porzingis (11) eta Hernangómez (2).