Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek porrota jaso du Estudiantesen etxean (86-80)

Erredakzioa

Bilboko taldeak amaiera eman dio horrela azken jardunaldietako bolada onari. Lehen zatian Bilbao Basket izan da nagusi, baina hirugarren laurdenean erabakita utzi dute partida etxekoek.

  • Estudiantes-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Estudiantes-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek ezin izan du Valentzia Basket mendean hartu Endesa Ligako 21. jardunaldiko partidan. Lehen zatian Pueyoren taldea izan da nagusi, baina hirugarren laurdenean joko kaskarra egin dute eta, azkenean, porrota jaso dute. Bilboko taldeak amaiera eman dio horrela azken jardunaldietako bolada onari.

Valentziako Van Lacke izan da erabakigarri hirugarren laurdenean eta etxekoek 14-0eko partziala lortu dute (46-41), baina Gabriel eta Pilepic jokalariei esker bizirik jarraitu du Bilbao Basketek.

Azken laurdenaren hasieran 8-0eko partziala egin dute Vidorretarenek, eta hamalau puntuko errenta erdietsi dute. Une horretan Grimau eta Mumbru agertu dira, eta beltzezko gizonak 69-64 jarri dira amaierarako bost minutaren faltan. Kuric izan da gakoa partidako azken minutuetan, eta Bilbao Basket ez da markagailuari buelta emateko gai izan.

Fitxa teknikoa:

86. Tuenti Estudiantes (19+13+29+25): Miso (6), Van Lacke (9), Rabaseda (16), Banic (13) eta Slokar (0) -hasierako boskotea- Rubio (8), Jaime Fernandez (0), Nogueira (8), Colom (2) eta Kuric (24),

80. Bilbao Basket  (18+23+13+26): Pilepic (11), R. Grimau (14), Mumbru (17), Kavaliauskas (8) eta Markota (12) -hasierako boskotea- Vrkic (2), Bertrans (3) eta Gabriel (13).