Itxi

Bilbao Basket

84-88 Panioniosen aurka

Bilbao Basketek garaipen batekin esan dio agur Europako ibilbideari

Erredakzioa

Pueyoren taldeak ez zuen hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko aukerarik, baina azken partidan garaipena izan dute helburu.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek garaipen batekin esan dio agur Eurokopari. Bilboko taldeak Panionios hartu du mendean etxetik kanpo (84-88). Greziarrek ere, bilbotarrek bezala, ez zuten hurrengo faserako sailkatzeko inolako aukerarik, baina Pueyorenek irudi ona eskaini nahi zuten.

Eta lortu dute. Beltzezko gizonak garaipenaren bila atera dira aurreneko minututik, eta jaun eta jabe izan dira ia neurketa osoan zehar. Oso gutxitan hurbildu da etxeko taldea markagailuan. Garaipena emaitzak islatzen duena baino argiagoa izan da, eta azken minutuetan greziarrek egin dutena markagailua itxuraldatzea izan da.

Langford izan da saskiratzaile nagusia, 17 puntu eginda, eta Bilbao Basketen hamar lortu dituzte Pilepicek eta Markotak. Bilboko taldeak Endesa Ligan jarriko du aurrerantzean arreta osoa.

Fitxa teknikoa:

84 - Panionios Atenas (14+25+18+27): Mc Collum (11), Carter (5), Athanasoulas, Milbourne (8) eta Michel -hasierako boskotea-; Batis (3), Stamatis (8), Duvnjak (4), Kyritsis (12), Symtsak (16), Langford (17) eta Saloustros.

88 - Bilbao Basket (22+24+22+20): Raul López (5), Vrikic (7), Mumbru (12), Hervelle (7) eta Kavaliauskas (13) -hasierako boskotea-; Grimau (9), Bertans (5), Pilepic (10), Markota (10), Samb (9) eta Sergio Sanchez (1).

Partzialak: 14-22, 39-46 (atsedenaldia); 57-68 eta 84-87 (amaiera).